- Arau hauetatik kanpo daude desgaitasun fisikoren bat duten pertsonek soilik erabiltzeko ibilgailuak eta 6 km/h-ko abiadura gainditzen ez dutenak
- Garrantzitsua da zuk ikustea, baita besteek zu ikustea ere. Ilunabarretik egunsentira eta ikusmen eskaseko egoeretan nahitaezkoa da txaleko islatzailea eta aurrealdeko zein atzealdeko argiak erabiltzea.
- Kaskoa nahitaezkoa da, eta MPIaren dokumentazio teknikoa gainean eraman behar da
- Gutxieneko adina: 14 urte
- DGTk 3 kategoria ezartzen ditu MPIetarako. Mota hauek daude, gehieneko abiaduraren eta masaren arabera:
MUGIKORTASUN PERTSONALEKO IBILGAILUAK (MPI)
eta patin elektrikoak
- A mota: 20 km/h arte
- B mota: 30 km/h arte
- C mota: 45 km/h arte
- Hortik gorako abiadura hartzen badute ziklomotortzat jotzen dira (DGTren irizpideak)
- A eta B motek ezin dute bidaiaririk garraiatu.

Toki hauetan barna zirkulatu dezakezu:
- Seinaleztatutako bizikleta-bideetan, salbu eta babes-elementurik gabeko bidegorrietan.
- Oinezkoen kaleetan, bizitegi-kaleetan, parke zein pasealekuetan eta ibai-parkean, baldin eta oinezkoak errespetatzen badira, neurrizko abiaduran zirkulatzen bada eta aurreratzean 1,5 metro baino gehiagoko tartea uzten bada. Hori bete ezean, MPItik jaitsi behar da.
- B eta C motako MPIek 30 km/h-ko abiadura-muga duten kaleetan zirkulatzen ahal dute.

Oinezkoen pasabideak zeharkatzeko MPItik jaitsi behar da, eta oinez gurutzatu, salbu eta pasabideak ziklistendako badira, orduan ibilgailu gainean gurutzatu baitaiteke
IRUÑEKO UDALAREN MUGIKORTASUNEKO ORDENANTZA IKUSI
GEHIAGO JAKIN NAHI?
Ohiko galderen atala ikusi ezazu