OINEZ

eta mugikortasun urrirako ibilgailuak darabilten pertsonak

  • Oinezkoen guneetan barna zirkulatzen ahalko dute: espaloietan, parke zein pasealekuetan eta bizitegi-kaleetan. Galtzadak eta bizikleta-bideak gurutzatzeko, seinaleztatutako igarobideak erabiliko dituzte.
  • Aulki edo trizikloz zirkulatzen duten mugikortasun urriko pertsonek lehentasuna izanen dute gainerako oinezkoen aldean
  • Baimendutako obrek espaloia okupatzen badute, seinaleztaturik egonen dira, eta oinezkoei arriskurik gabe igarotzeko bidea utziko diete
  • Oinezkoen gunea da goratutako edo beste nolabait mugatutako bide zatia, eta barne hartzen ditu espaloiak, nasak eta pasealekuak.
  • Oinezkoen guneetatik igarotzeko salbuespen-baimena duten ibilgailuek gehienez 10 km/h-ko abiaduran zirkulatu dezakete, oinezkoei lehentasuna emanez. Bizitegi-eremuetan 20 km/h da abiadura muga
  • Oinezkoek zirkulazio-eremu osoa erabil dezakete bizitegi-eremuetan; bertan jolasean aritzea eta kirola egitea baimenduta dago. Ez diete ibilgailuen gidariei traba egin behar arrazoirik gabe.
  • Oinezkoendako mugak:
  • Ez da osatuko beste pertsona batzuei traba egiten dieten lagun-multzorik.
  • Autobusetara bakarrik sartzen ahalko da horretarako mugatutako eremuetan.
  • Ez dute galtzada eta bizikleta-biderik inbadituko, ezta haietan geldituko ere.
gra-pie22

IKUSGAITASUNA HOBETZEA OINEZKOEN PASABIDEETAN

Aparkatze-tokiak kenduko dira oinezkoen pasabideetara iritsi aurreko 5 metroetan, ikusgaitasuna eta segurtasuna hobetze aldera (3.5 art.).

Udalak bizikletak aparkatzeko tokiak prestatzen ahalko ditu pasabideetatik gutxienez 2 metrora, eta gutxienez 3 metrora mugikortasun pertsonaleko ibilgailuetarako edo motozikletetarako badira.

IRUÑEKO UDALAREN MUGIKORTASUNEKO ORDENANTZA IKUSI

GEHIAGO JAKIN NAHI?

Ohiko galderen atala ikusi ezazu

Edo formulario hau zure datuekin bete, nahi duzuna galdetzeko

 

  1. Responsable: Ayuntamiento de Pamplona
  2. Finalidad: Responder a las consultas.
  3. Legitimación: Consentimiento de la persona interesada.
  4. Destinatarios: No se cederán datos a terceros salvo obligación legal o que la cesión sea necesaria para el cumplimiento de la finalidad.
  5. Derechos:Tienes derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos, como se explica en la información adicional.
  6. Información adicional: Puedes consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos aquí: Política de Privacidad

Enviar Consulta