Toki hauetan barna zirkulatu dezakezu: (25. art)
- Galtzadan, beste edozein ibilgailu bezala eta erreiaren erdialdetik, ahal dela eskuineko erreitik.
- Seinaleztatutako bizikleta-bideetan, bidegorrietan eta ziklo-bidexketan.
- Oinezkoen kaleetan, parke zein pasealekuetan eta ibai-parkean, bakarrik oinezkoak errespetatzen badira, neurrizko abiaduran zirkulatzen bada eta aurreratzean 1,5 metro baino gehiagoko tartea uzten bada. Hori bete ezean, bizikletatik jaitsi behar duzu.
- Bizitegi-eremuetan fatxadetatik 2 metrora zirkulatu behar duzu, ahal dela kalearen erdialdetik.
- Seinaleztaturik dauden bizitegi-eremuetan, zirkulaziorako noranzko bakarra duten bideetan bi noranzkoetan zirkulatu dezakezu.