OHIKO GALDERAK

Zirkulatu daiteke bizikletaz Karlos III.etik?

Bizitegi-eremutzat jotzen da, hortaz, bai; BAINA BAKARRIK oinezkoek duten lehentasuna errespetatzen badute, neurrizko abiaduran zirkulatu eta oinezkoak aurreratzeko 1,5 metro baino gehiagoko tartea utzita eta fatxadetatik gutxienez 2 metrora ibiltzen bada. Jendetza baldin badago, bizikletatik jaitsi beharko da, eta oinez jarraitu, bizikleta eskutan. (32. art).

Alde Zaharrean patinetez baldin banoa, kaskoa jantzi behar dut?

21.4. art). Bai.Patinete elektrikoan zirkulatzean beharrezkoa da kaskoa erabiltzea, norberaren babeserako. Horrez gain, Ilunabarretik egunsentira eta ikusmen eskaseko egoeretan nahitaezkoa da txaleko islatzailea eta aurrealdeko zein atzealdeko argiak erabiltzea.

Zirkulatu daiteke bizikletaz lerro etenaz margotutako espaloietan?

(29.3 art.) Salbuespen jakin batzuetan bai, ez badago bidegorririk eta bidean ez badago 20-30 km/h-ko abiadura-mugarik (Udalak txostena egin beharko du aurrez).

Zein da adin muga espaloietan bizikletaz zirkulatu ahal izateko?

14 urte, eta 2 helduz lagunduta joan daiteke.

Adinekoek zirkulatu dezakete bizikletaz espaloietan?

(29.6 art.) “Adinekoa” izateak ez du zertan bat etorri horretarako baimendutako kasuekin. Baimena dute espaloi gainean bizikletaz zirkulatzeko mugikortasun urriko pertsonek, betebehar izanen dutelarik oinezkoen lehentasuna errespetatzea eta abiadura oinezkoen abiadurara egokitzea.

Zirkulatu daiteke bizikletaz Labrit eta Beloso aldapetako espaloietan?

Ordenantzarekin bat, ez. Baliteke hortik zirkulatu ahal izatea hori baimentzen duen udal-txostena egiten bada (29.3 ART.), betiere oinezkoen lehentasuna errespetaturik.

Zirkulatu daiteke bizikletaz espaloietan kasuren batean?

Berez debeku da (29.2 art.), salbu 14 urtetik beherakoentzat eta haiek laguntzen ahal dituzten bi helduentzat (29.6 art.), mugikortasun urriko pertsonentzat (29.3 art.) eta seinaleztatuko espaloietan, betiere udalaren aurretiazko baimenaz eta seinaleztapenaz, baldin eta espaloi horietan ez badago ziklistendako beste aukerarik edo 20-30 km/h-ko abiadura-mugarik.

 

  • Mugikortasuneko Ordenantzaren 29. artikulua: Debeku da bizikletak espaloietan eta oinezkoen guneetan ibiltzea.
  •  3. zenbakia: Espaloien gainean salbuespenez baimentzen ahalko da, betiere seinaleztaturik, Udalak horren aldeko txosten teknikoa emanez gero, bizikleten zirkulaziorako beste aukerarik ematen ez den kaleetan, horiek ez badaude seinaleztaturik 30 km/h-ra mugatutako kale edo bizitegi-kale gisara.En este sentido, las aceras, para ser señalizadas como ciclables han de reunir los requisitos del apartado 3.: informe previo municipal, ausencia de alternativa ciclista y ausencia de calmado de tráfico (limitación a 30 km/h).

Hori horrela, espaloia bizikletetarako espaloi gisa seinaleztatu dadin 3. zenbakian aipatzen diren betekizunak bete behar dira: Udalaren aurretiazko txostena, ziklistendako beste aukerarik ez egotea eta zirkulazioa bareturik ez egotea (30 km/h-ko muga)

Nola jakin daiteke zer kategoriatakoa den MPI bat?

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren agindu batean hartutako irizpideari men egiten zaio, eta horrek 3 kategoriatan banatzen ditu, gehieneko abiaduraren eta masaren arabera.

A mota, 20 km/h arte; B mota, 30 km/h arte; C mota, 45 km/h arte. Hortik gorako abiadura hartzen badute ziklomotortzat jotzen dira (DGTren irizpideak)

Zirkulatu daiteke bizikletaz parke eta lorategietan? Esaterako, Ziudadelan, Gaztelugibelen, Mendillorriko lorategietan...

(32. art.) Bai, BAINA BAKARRIK oinezkoen lehentasuna errespetatzen bada, neurrizko abiaduran zirkulatzen bada eta oinezkoak aurreratzeko 1,5 metro baino gehiagoko tartea utzita. Jendetza baldin badago eta ezin badira baldintza horiek bete, bizikletatik jaitsi beharko da, eta oinez jarraitu, bizikleta eskutan.

Zirkulatu daiteke bizitegi-kaleetan?

S-28

(31-2 art.) Hala bizikletek nola MPIek S-28 zutikako seinalea duten bizitegi-kaleetan zirkulatu dezakete , betiere aintzat hartuta bertan zirkulazio-arau bereziak direla aplikagarri (Ordenantzaren 15. artikulua).

Hori horrela, ibilgailuek har dezaketen gehieneko abiadura  20 km/h-an ezarri da, eta gidariek lehentasuna eman behar diete oinezkoei. Ildo horretan, Alde Zaharrerako sarbide gehienetan bizitegi-kalearen seinalea dago, eta are, bizikletak zirkulazioaren kontrako noranzkoan ibiltzea baimentzen dute, “noranzko debekatua” seinaleak “bizikletak izan ezik” seinaleaz lagundurik daudenean.

Desgaitasunen bat duen pertsona batek patinete elektriko “arrunt” batez zirkulatzen badu, espaloian joan daiteke?

Desgaitasunen bat badute 21-1 artikuluan daude barne harturik.

Kanpo geratuko dira: b- Bakar-bakarrik desgaitasun fisikoren bat dutenek erabiltzeko diren ibilgailuak. Desgaitasuna duten pertsonak oinezkotzat joko dira motor elektriko batek bultzatutako aulkiez edo scooter elektrikoz ibiltzen direnean. (Bide Segurtasunari buruzko Legearen I. Eranskina).

IRUÑEKO UDALAREN MUGIKORTASUNEKO ORDENANTZA IKUSI

GEHIAGO JAKIN NAHI?

Ohiko galderen atala ikusi ezazu

Edo formulario hau zure datuekin bete, nahi duzuna galdetzeko

 

  1. Responsable: Ayuntamiento de Pamplona
  2. Finalidad: Responder a las consultas.
  3. Legitimación: Consentimiento de la persona interesada.
  4. Destinatarios: No se cederán datos a terceros salvo obligación legal o que la cesión sea necesaria para el cumplimiento de la finalidad.
  5. Derechos:Tienes derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como otros derechos, como se explica en la información adicional.
  6. Información adicional: Puedes consultar la información adicional y detallada sobre Protección de Datos aquí: Política de Privacidad

Enviar Consulta